XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etortzen nabaritzen duenean, ez diotela ere espiritu ezberdinek eragiten, asko galdetu behar dio ejertzizioez, ea egiten al dituen, erabakitako aldietan, eta nola; berebat, addizioez, ea arduraz egiten al dituen, eta gauza hauetaz banaka kontu zehatz hartu behar dio.

Kontsolazio eta desolazioaz [97-99] orrietan, [316-324] zz. hitzegiten du; addizioez [34-36] orrietan, [73-90] zz.

[7] 17. oharra. Ejertzizioak ematen dituenak, hartzen dituena desolatua eta zirikatua dabilela ikusten badu, ez biezaio gogor eta zakar egin, bigun eta xamur baizik, eman biezaio arnas eta indar aurrerako, ager biezaizkio giza izaeraren etsaiaren amarruak, eta gertu eta disposaraz biezaio datorkeen kontsolaziorako.

[8] 18. oharra. Ejertzizio emaileak hartzen dituenak desolazio eta etsaiaren amarruez bai eta kontsolazioez ere zer behar duen nabaritzen duenaren arauera, lehen eta bigarren Asteko arauak espiritu ezberdinak ezagutzeko direnak esplikatu ahal izango dizkio.

Arau hauek 97 orrian, [313] zenbakian, eta 100 orrian, [328] zenbakian daude.

[9] 19. oharra. Ejertziziotan diharduena lehen Asteko ejertzizioetan dabilenean, espiritu-gauzetan hezia ez badago eta zabar eta ager zirikatzen badute, Jainkoaren serbitzuan aurrera joateko eragozpenak nekeak, lotsa eta mundu-ohorearen beldurra, esate baterako azaltzen dituela, ejertzizio emaileak ez biezaio bigarren Asteko espiritu ezberdinen arauez hitzegin; gaia uler dezakeen baino meheagoa eta goiagoa delako, lehenengo Astekoek on egingo dioten aina kalte egingo bai diote bigarren Astekoek.

[10] 110. oharra. Ejertzizio emaileak hartzen dituena on itxuran erasotzen eta zirikatzen dutela nabaritzen duenean, orduan da esandako bigarren Asteko arauez hitzegiteko garai egokia.

Gehienbat giza izaeraren etsaiak gizona argi-bizitzan (5) bigarren Asteko ejertzizioei dagokien han ejertzitatzen denean on itxuran gehiago zirikatzen bai du, eta ez hainbeste garbi-bizitzan lehen Asteko ejertzizioei dagokien han.

(5) Ejertziziotan aurreneko eta azkeneko aldiz aitatzen da Hiru bideen dotrina: garbitu bidez, argitu bidez eta unitu bidez egiten dena Azkeneko bide hau, ez da gainera aitatzen eta gero bizitza dio Inaziok, ez bidea. Garbi bizitza lehenengo Asteko ejertzizioei, eta argi-bizitza bigarrengoei badagozkie ere, ez ditu Inaziok bere Ejertzizioak hiru bide horien marku barruan eratzen.